Errealitate areagotua eta birtuala deskubritzea
& Liburu/CD/JOKOAK salmenta euskaraz
Uhabia Ikastola – Azaroaren 19a, larunbata 9: 00-12: 00
Azaroaren 18tik Abenduaren 2ra iragaiten den 2022ko Eukaraldiaren kari, Uhabia ikastolak, ekimeneko partaideak, euskarazko errealitate areagotua eta birtuala deskubritzeko aktibitate bat proposatzen dizu! Familiei zuzendua, eta denei idekia 3 urtetik goiti.
Errealitate areagotuaren deskubritzeko lehen aktibitate bat proposatua zaizue (3 urtetik goiti) : Kinect bat eta joko lotuak, txiki eta haundientzat, bakarrik edo taldean, errealitate areagotua ludikoki ezagutzeko.
Errealitate birtualaren deskubritzeko bigarren aktibitate bat instalatua izanen da, HTC Vive kaskoa eta aplikazio ezberdinak ukanen dituena. Murgiltze joko txiki bat proposatzen dizuegu, 13 urtetik goiti errealitate birtuala deskubritzeko. Ausartenentzat, odolez egarritutako zonbien erdian murgiltzea, hotzikara bermatua! Hain ausartak ez zaretenontzat, 3Dko joko batekin edo zure robot-txakurrarekin mendian ibilaldi bat egiten saiatuko zarete! Jarduera horretarako, erabiltzaileei esperientziarik onena bermatzeko, eta aldi berean pertsona bakar batek goza dezakeenez, aktibitate hau 12 lekutan mugatua da (10 minutu pertsonaka). Lekuak 2 momentutan banatuak dira, 9: 00etatik 10: 00etara eta 10: 00etatik 11: 00etara (6 leku momentu bakoitzeko). Beraz, aitzinetik izena eman behar da ondoko formularioaren bidez:
Bideo honek 2018ko apirilaren 21ean Tarnoseko mediatekan egin zen antzeko animazio bat erakusten dizu.