Uhabia ikastolako aurkezpena

Bidarten kokatua den UHABIA ikastola elkarte eskola pribatu laiko bat da, deneri irekia eta frantziako hezkunde nazionalarekin kontrapean.

salle de classe Uhabia Ikastola

2009 urtean sortu zen UHABIA ikastola euskarazko murgiltze sistema erabiliz funtzionatzen da.Egun ama eskolako lehen mailatik lehen mailako azken urteraino lau herrietako haurrak errezibitzen ditu: bidartarrak, getariatarrak, arbonarrak eta aheztarrak. Hasieran ama eskolarentzat baizik aintzin ikusia zen, 2015 urtean egoitza bertze lau gela berrietaz handitu zen eta aurten lehen mailako azken urtea ireki da.

 

Erakasleek eta laguntzaileek dute talde pedagogikoa osatzen. Laguntzaileek erakasleekin lan egiteaz gain haurrak laguntzen dituzte jantegian eta egunean zehar.

Bi urte eta erdiko haurrak onartual izan daitezke, ikastolak banakako proiektuak bideratzen eta segitzen ditu ahalmen urriko haurren eskolatzea sustatzeko. Haurzaindegi zerbitzua proposatua da goizeko 8ak laurden guttietatik arratsaldeko 6ak arte.

Olentzeroren dantza Bidarteko plazan

Urtean zehar ikastolak animazioak proposatzen dizkie haurrei, batzuetan eskola publikoekin batera, besteak beste olentzero, ihauteri, korrika ttiki gehi kirol edota pedegogiko ateraldiak.

UHABIA ikastola SEASKA federazioko kidea da.

Pizina