Buraso elkarteak du Uhabia ikastola elkartea kudeatzen eta buraso guziak kide dira.
Elkartea laguntzaileen (ATSEM) kontratazioaz egoitzaren kudeketaz baita eskolako biziaren antolaketaz eta finanzamenduaz arduratzen da. Diruztatze arloan, hainbat dirulaguntza izaten dira (herriko etxeak, SEASKA…), baina sos iturri garrantzitsuena urtean zehar herri desberdinetan antolatzen diren animazio ezberdinak dira.
Ikastolaren bizian burasoen parte hartze aktiboak haien arteko lotura sendoa sortzen laguntzen du baita elkartasun eredu emankorra haurrentzat.
Elkarte guzietan bezala administrazio kontseilua da erabakigune nagusia eta horren bulegoa eguneroko bizitzaren antolaketaz arduratzen da. Elkartea gai desberdinetako batzordeetaz osaturik da, bertzeak bertze:
1. Animazio batzordea. Egitasmoarekin bat egiten duten animazioak antolatzen ditu, ikastolaren sos iturria bermatzeko neurri batean, herri desberdinetan hizkuntza eta euskal kultura biziarazten.
2. Komunikazio lan taldea. Barne zein kanpo komunikazioaz arduratzen da, web orrialdea kudeatzen du.
3. “Euskaraz bizi” lan taldea. Euskararen erabilera sustatzeko helburuarekin sortua, bai ikastolan bertan zein kanpoan.
4. Pedagogia lan taldea, buraso eta pedagogia taldekidez osaturik, ikastolaren egitasmoa bermatzeko.
5. Garbiketa taldea.
6. Mantentze batzordea; ikastolako eginbeharrezko lanak eta berdeguneak kudeatzen ditu.
7. Lasterketa batzordea. UHAINEZ UHAIN eta BIDARTEN GAINDI lasterkeeten antolakuntzetaz arduratzen dena.
Maiztasun batekin biltzen da lan talde bakoitza bere aintzinamendua azaltzeko eta elkartearen garapen egokiari begira beharrezkoak diren erabakiak hartzeko.