Ikastolen berezitasun pedagogikoa : Murgiltzea, metodo sinplea, naturala
Irakaskuntza osoa euskaraz, ama ikastolatik baxoraino, proposatzen duen eskola bakarra ikastola da. Ikastola, eskola euskalduna ikasle elebidunak prestatzen dituena ! Ikastolan haurrak ikasten du hitz eginez. Euskaran osoki murgildua da eta haren erabiltzera bultzatua da jokoetan, aurkitze eta komunikazio egoeretan. Zinezko komunikazio eta bizi hizkuntza da euskara. Ikasle kopuru mugatzeari, atxikia da ikastola. Horrek haurrari eskaintzen dio hurbiletik eta pertsonalki jarraikia izateko ahala eta baita ere taldean idekitzeko posibilitatea. Ikastolan, kultura eta kirola eskaintzak badira. Gainera, haurrak ikasten du ere besteekin bizitzen : ardurak hartuz, besteak errespetatuz, bere burua errespetatuz…
Elebitasun orekatua !
Haurra ttipiago izan eta bere ikasteko ahalak handiagoak dira, bereziki 5 urte arte. Bi hizkuntza erabiltzen dituen haurrak, hizkuntza bat baliatzen duen aldi oro, beste hizkuntza ere indartzen du. Elebitasunaren erabilpenak ttipi ttipitik mintzairaren ikastea errexten du baita ere haurra ongi izaten laguntzen du.
Ikastola badoa !
Ama ikastolan eta lehen maileko 1. urtean, euskara baizik ez da erakutsia. Lehen mailako 2. urtetik goiti, frantsesaren ikaskuntza hasten da. Lehen maila bururatzean, haurrak egiazko elebitasun batera heltzen dira. Ikastoletako haurrek beren ikasketak euskaraz jarraitzen ahal dituzte Seaskako kolejioetan eta lizeoan. 2007 arte kolejioan sartzeko egiten ziren ebaluazio azterketak (frantsesa eta matematika). Ikastoletako haurrek beste eskoletako haurrak bezain ongi gainditzen zituzten azterketa hauek.