Urtero, bi aldiz, Savoiako gasna salmenta antolatzen dugu, Les Fruitières des Bornes kooperatibarekin elkarlanean.
2020ko ekainaren 14a aitzin manatzen ahal duzu, webgune honetan : http://uhainezuhain.jimdo.com/
Ekainaren 14a aitzin manatu behar da. Banaketa uztailaren 9an eta 10ean eginen da.
Les Fruitières des Bornes kooperatiba hiru gasna zahartegik osatzen dute. Savoia Garaiko Borneseko goi-ordokiko 27 ekoizleren esnea lantzen du kooperatibak.
Plateau des Bornes izeneko goi-ordokia (4.619 ha, horietatik 2.800 ha Les Fruitières des Borneseko bazkideek landuak) Savoia Garaiaren bihotzean dago, 900 metroko altueran. Eremu hau kabalen hazteko eta esnearen egiteko baliatu da beti.
Les Fruitières des Bornes hiru gasna zahartegiren elkartzetik sortu zen: Arbusigny, Menthonex eta Chaumet. Hiru lantegi horietan, Borneseko goi-ordokiko 27 ekoizleren esnea lantzen da, hau da, orotara 5.8 milioi litro esne.
GAUR ATZO BEZALA
Les Fruitières des Bornes kooperatiba tradizioari atxikia da. Esnea jetzi eta berehala biltzen du, goiz eta arrats guziez, urteko 365 egunetan. Egin molde zahar honi la fraîche coulée (isurketa freskoa) deitzen zaio. Oraindik beroa den esne horrek flora laktikoaren aberastasun guziak kontserbatzen ditu.
Esnea gasnategian bildu eta berehala lantzen da. Gasna egun osoan xukatu egiten da, azidotze motelaren ondorioz. Orduan, esne gordinen gustu sotil guziak agertzen dira.
Fabrikazio molde horretan esnea ez da hozten ala berotzen. Horrek ditu Les Fruitières des Borneseko gasnak ezaugarritzen eta gasnategi industrial batetik bereizten.
PARTAIDETZA IRAUNKORRA ETA
SOLIDARIOA
Reblochon gasnak oldar handia hartu zuen garaian, Arbusignyko kooperatibak eta Jacky Capt gasnagileak beste gisa batez lan egitea erabaki zuten. Hala, 1985ean, proiektuak eta inbestimenduak partekatzea erabaki zuten. Bakoitzaren ordainsaria gasnaren salmenta-prezioaren araberakoa izatea deliberatu zuten, nahiz usaian gasnagileak urte bakoitzean finkatutako prezioan erosten duen esnea. Printzipio horretatik sortu zen “Les Fruitières des Bornes” eta Capt familiaren arteko elkarlana, eta gaur egun ere indarrean dirau.
Jasotako balioak errespetatuz, tradizioa betikotzen eta kalitatea hobetzen entseatu da beti Jacky Capt. 1996an, Laurent semea aitarekin hasi zen lanean. Gasnagileen seigarren belaunaldiaren ordezkariak gasnagile formakuntza jaso zuen eta kooperatibaren merkataritza-jarduera egituratu zuen. Hala, Les Fruitières des Borneseri bultzada berria eman dio.