Aurkikuntza bidaia bat euskal herriko gastronomian
Bere proiektuaren karietara, UHABIA ikastolak ez du bakarrik euskarazko hezkuntza murgiltze sistema bermatzen, euskal kultura eta herriaren dimanika sustengatzen eta sustatzen ditu ere. Hori dela eta bi aldiz udan Bidarteko pilota plaza nagusian kultura eta gastronomia ohoretan izanen dira.
Ikastolako burasoen lanari esker sukaldaritza berezitasun zonbatzuk proposatuko ditugu: axoa, xipiroiak plantxan, biper tomate saltsa, taloak ahantzi gabe eta hori dena bertako produktuekin egina!
Edararik ere ez da faltako Hazparneko BOB’s beer, Azkaingo AKERBELTZ, Getariako txakoli, Irulegiko arno ( Ameztia, Mourguy, Abotia) eta Urruñako BELTZENIA sagardoekin.
Haurrek AGUR izozkiak eta azukre bixarrak jastatekoak izanen dituzte.
Animazioen aldetik , euskal dantzari eta kantariek giroa berotuko dute egunean zehar. Eta Haurrenzat, elurrezko et birziklatuko jokoak dira.